
Bienvenu sur Createlli Lab
LARRABETZUKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN (HAPO) ALDAKETA PUNTUALAK | ||
Larrabetzuko HAPOren aldaketak: jendaurreko bilkurak
|
||
ZER DA HAPO?
Hiri Antolamendu Plan Orokorrak Udalerri osoa arautzen du, eta Larrabetzun 2017tik indarrean dago.
Sustatzailea Larrabetzuko Udala izan zen. 7.000 biztanletik beherako udalerria denez, behin betiko onespena Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe egon zen. HAPOk udalerriaren lurzorua sailkatzen du hiri-lurzoru, lurzoru urbanizagarri eta lurzoru urbanizaezin gisa, lurzorua kalifikatzen du bere erabilera finkatuz (etxebizitzak, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak...) eta boluminak ezartzen ditu (eraikigarritasuna). Laburbilduz, HAPOk zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du udalerriko eremu fisikoan. |
ZERGAITIK MOLDATU BEHAR DA? HAPOk bereziki Udalerriaren egitura fisikoa (lurzoru eta eraikinak) arautzen badu ere, udalerriaren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapenean guztiz eragiten du, eta egiturazko gaietan esku-hartzeko HAPOa moldatzea beharrezkoa da.
2014eko Hasierako Onarpenean, HAPOaren idazketarako 2008an hasi zen prozesuan sortutako planteamenduak onartu ziren, eta honekin egiturazko erabakiak, 2016 eta 2017 urteetan berretsi zirenak, urteetako prozesua itxiaz. |
ZEINTZUK DIRA HELBURUAK?
|